pediatrikoa
Haur eta jaioberriek garapen osasuntsua izan dezaten laguntzen dugu. Arazorik ohikoenak tratatzen ditugu, hala nola tortikolisak, plagiozefaliak, edoskitze arazoak, kolikoak, errefluxua, arazo digestiboak edo arnas-aparatuko arazoak. Era berean, neurogarapenarekin lotutako erronkak ere lantzen ditugu, adibidez arreta-gabezia, koordinazio-arazoak, jokabide-arazoak edo ikasteko zailtasunak; beti ere ikuspegi pertsonalizatu eta integratzaile batetik, familiei gertuko laguntza eta akonpainamendua eskainiz.
helduentzako
Tratamendu pertsonalizatuak egiten ditugu gihar-hezurretako molestiak arintzeko, mugikortasuna hobetzeko eta berreskuratze funtzionala errazteko. Pertsona bakoitzari egokitutako teknikekin lan egiten dugu, errehabilitazio prozesuetan, lesioen prebentzioan eta ongizate integralaren sustapenean lagunduz.
obstetrikoa
Emakumeei osasun fisikoarekin eta ongizatearekin lotutako etapa eta prozesu guztietan laguntzen diegu. Haurdunaldian, erditzean eta erditze ostean laguntza eskaintzen dugu, izan daitezkeen molestiak arintzeko, gorputza erditze prozesurako prestatzeko eta errekuperazio optimoa errazteko, betiere errespetuz eta hurbiltasunez. Gainera, bizitzako beste etapa batzuetan dauden emakumeen beharrei ere erantzuten diegu, hala nola hirugarren adinekoei edo ginekologiako beste arazo espezifikoei, ikuspegi integratzaile eta pertsonalizatuarekin.