ama edo aita izateko prestaketa
Amatasunerako eta aitatasunerako bidean laguntzeko espazioa, zalantzak argitzeko eta baliabide praktiko zein emozionalak eskaintzeko, haurtxoaren etorrera konfiantza eta lasaitasun handiagoz bizitzeko.

Haurdunaldirako eta erditzerako pentsatutako prestakuntza fisikoa.
Erditze-aurreko programa bat da, talde txikietan egiten duguna eta indarra, erresistentzia, mugimendua, koordinazioa, arnasketa eta gorputzaren autoezagutza lantzen ditugu bertan.
Gure helburua, zure gorputzari prozesu berezi honetan laguntzeko baliabideak ematea da, indartsu, konektatuta eta prest sentitzeko.


Adin guztietako pertsonei zuzendutako ariketa programa bat da, zaintza fisiko integrala sustatzeko diseinatua.
Talde txiki eta homogeneoetan egiten da, parte-hartzaile bakoitzaren adina eta egoera kontuan hartuta.
Indarra, erresistentzia, mugikortasuna, koordinazioa eta arnasketa lantzen ditugu, osasun fisiko optimoa eta ongizate iraunkorra bultzatzeko.
Emagin batek gidatutako erditze aurreko prestakuntza programa bat da, uretan egiten dena, Ordiziako kiroldegiko igerilekuan.
Amak eta haurrak partekatzen duten esfera fisikoa eta emozionala hobetzea du helburu, haurdunaldi osasungarri eta binkulu sendotu bat bultzatuz.


Tailer teoriko-praktikoak antolatzen ditugu, seme-alabak hazteko eta haien osasuna zaintzeko egunerokoan familiei lagundu eta ahalduntzeko asmoz.
Baliozko egungo gaiak lantzen ditugu, hala nola gurasotasunerako prestakuntza, garbiketa-nasalak, BLW (haurrak gidatutako helikadura), lehen sorospenak, etab.
Elkarrekin ikasteko eta hazteko tresnak, estrategiak eta espazioak partekatzen ditugu, binkulu osasuntsuak eta haur eta helduentzako ingurune aberasgarriak sustatuz.
Amatasunerako eta aitatasunerako bidean laguntzeko espazioa, zalantzak argitzeko eta baliabide praktiko zein emozionalak eskaintzeko, haurtxoaren etorrera konfiantza eta lasaitasun handiagoz bizitzeko.
Tailer teoriko-praktikoa, haurtxo eta haurrekin eguneroko larrialdi-egoeretan segurtasunez jarduten ikasteko, lasai eta eraginkortasunez erantzuteko tresna argiekin.
Tailer teoriko-praktikoa sudur-garbiketak modu seguru eta eraginkorrean egiten ikasteko, haurren ongizatea sustatuz eta konplikazioak saihestuz.
Haurren hazkundea eta mugimendua laguntzeko tailerrak: jolasak eta jarraibide errazak ikasteko eta alerta-seinaleak goiz antzemateko, haien garapen naturala konfiantzaz babestuz.
Guri buruz, gure lan egiteko moduari buruz edo prezioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
611 19 88 19